226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, bete dadin bideen garbiketako arduradunaren plaza bat, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez

Alkatetzaren urriaren 21eko 1766/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen honako deialdi hau: deialdia, bete dadin, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez, bideen garbiketako arduradunaren plaza bat, Burlatako Udalekoa, 5.58 zenbakia duena plantilla organikoan. Hona hemen

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

Aditzera ematen da deialdi bat egin dela, bete dadin, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez, bideen garbiketako arduradunaren plaza bat, Burlatako Udalekoa, 5.58 zenbakia duena plantilla organikoan.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Deialdi hau ondoko arau hauek arautuko dute: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina (II. titulua, VII. kapitulua); azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua (II. titulua, II. kapitulua, 4. atala); aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta oinarri hauek.

3.–Lanpostuaren ezaugarriak.

Lanpostuaren titularrak eginkizun hauek beteko ditu, besteak beste:

–Bideen garbiketa zerbitzua gidatzea eta, horretarako, langileen jarduerak eta lana antolatzea eta ikuskatzea.

–Lana banatzea eta/edo lan hori nola egin behar den azaltzea. Gainera, arduratuko da garbiketarako materiala eta tresnak ongi administratzeaz eta ongi erabiltzeaz.

–Eguneroko parteetan jasotzea bere ardurapeko langileen produkzioa eta errendimenduak, bai eta zerbitzuaren kalitatea ere. Parte horiek nagusiei helaraziko dizkie, eta, orobat, emanen die zerbitzuko langileen inguruko edo beste edonolako gorabeheren berri.

–Lan-eremuak kontrolatzea, ezagutzea eta koordinatzea, zerbitzu bakoitzaren arduradunekin koordinatuta eta haiek gainbegiratuta.

–Lan-eremuak aztertzea, hala behar denean, bai ohiko lan bezala, bai salbuespenetan. Erreferentziako pertsona izatea langile guztientzat, gorabeheretarako, salbuespenetarako, ustekabeetarako eta abar. Horien berri emanen dio buruari.

–Arduraduna izatea erosketetan eta laneko produktuen eta materialaren kontrolean: produktuak behar bezala etiketatzea, eskaerak egitea, eta horiek behar bezala erabiltzea, Burlatako Udalarekin koordinatuta.

–Langileen ordutegiak kontrolatzea: langile guztien hasiera- eta irteera-orduak.

–Zereginak eta gorabeherak jakinaraztea: eremuak koordinatzea langileen artean, abisuak, eremu-aldaketak eta abar, halakoak jakinarazten dituztenean buruek eta/edo garbitzen diren zentroek.

–Zaintzea bizikidetza ona izan dadin lantaldean, gaizki-ulertuak argitzen saiatuz, eztabaidak lasaituz eta abar. Une oro jakinaraztea buruei langileen arteko edozein gorabehera. Gorabehera-partea irekitzea, abian jartzeko eta konpontzeko.

–Buruei jakinaraztea nor dagoen, bere ardurapeko langileen artean, aldi baterako ezintasun-egoeran eta nork jaso duen medikuaren alta.

–Buruei laguntzea urteko lan-egutegiak egiten, eta koordinatzea lantaldeko langileen oporraldiak.

–Puntualki ordezkatzea goragoko nahiz beheragoko kategoriako langileak, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean; betiere, ordezkapen horiek eginen dira baldin badaude hala justifikatzen duten arrazoi teknikoak edo antolaketakoak, eta beharrezkoa den denboraz soil-soilik.

–Etengabeko komunikazioan egon beharko du Obra eta Zerbitzuen Departamentuko buruarekin eta Giza Baliabideetako Departamentuarekin, eta, orobat, alkatearekin eta udal-alorretako gainerako arduradunekin, behar baldin badute.

–Buruei laguntzea baldintza-agiriak prestatzen, garbiketarekin lotutako eginkizunak egiteko kontratazioetarako.

–Bideen garbiketako makina-gidarien lanak.

–Garbiketa.

–Agintzen zaion beste edozein eginkizun, baldin lanpostuarekin loturarik badu eta bere mailari eta kategoriari badagokio.

–Bere lantaldearekin batera noizbehinka egin beharreko lanak: Behar diren elementuak muntatzea eta desmuntatzea, ekitaldietarako (eszenatokia, hesiak...). Parte hartzea neguko planeko ekintzetan eta uholdeak prebenitzeko planeko ekintzetan.

–Beste edozein eginkizun, baldin badagozkie lanposturako definitu diren xede orokorrari, mailari, ezagupenei eta erantzukizunari, baita lanpostuen definizioan bilduta dauden eginkizunak ere.

Lanpostua eskuratzen duenak C mailako ordainsariak jasoko ditu, baita dagozkion osagarriak ere, plantilla organikoan eta une bakoitzeko indarreko xedapenetan ezarritakoaren arabera.

4.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Indarra duen araudian xedatutakoarekin bat, lanpostua betetzeko deialdi honetan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta izendapena egiten den unean:

a) Burlatako Udaleko langile finkoa izatea (funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa), jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian.

b) C mailakoa izatea.

5.–Eskabideak, eta horiek aurkezteko epea eta lekua.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak bete beharko dira deialdi honen I. eranskineko ereduaren arabera.

Eskaerak aurkezteko, hamabost egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

5.2. Eskabideari ez zaizkio erantsi behar alegatzen diren merezimenduen frogagiriak. Agiri horiek aurkeztu behar dira, behar denean, epaimahaiak ezartzen duen epean, proba praktikoaren emaitzen behin betiko kalifikazioak argitaratzearekin batera. Baldin eta izangai bakarrak gainditzen badu 8.2 oinarrian jasotzen den proba praktikoa, ez da lehiaketaldirik izanen, eta izangaiak, beraz, ez du merezimendurik aurkeztu beharko prozesua bukatutakoan, hots, behin betiko kalifikazioak argitaratutakoan.

Deialdian parte hartzeko eskabideak bide telematikoz aurkeztu beharko dira nahitaez, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxaren bidez.

6.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, eta egiaztatu ondoren ea izangaiek deialdiko baldintzak betetzen dituzten, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila; era berean, ohartaraziko da hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, bai eta akatsak zuzendu ere, halakorik egin badute.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, alkateak ebazpen bat emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

6.3. Erreklamazioetarako epea bukaturik, alkateak ebazpen bat emanen du, aurkeztu diren alegazioak ebazteko, halakorik aurkeztu bada, eta onesteko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Halaber, aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko. Behin betiko zerrendan finkatuko da zer egun, ordu eta tokitan eginen den proba praktikoa.

7.–Kalifikazio-epaimahaia

7.1. Lehiaketako kalifikazio epaimahaiak honako kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Burlatako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Lehenbiziko epaimahaikidea: Burlatako Udaleko Obra eta Zerbitzuetako burua.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Bigarren epaimahaikidea: Burlatako Udaleko barnealdeen garbiketako arduraduna.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

Epaimahaikide-idazkaria: Burlatako Udaleko giza baliabideetako teknikaria.

Ordezkoa: hark eskuordetza ematen diona.

7.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia, epaimahaiburuak deialdia eginda.

7.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Epaimahaiaren eraketak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.

7.5. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako jasotzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoan. Aholkulari horiek beren espezialitatean baizik ez dira ariko, eta horretan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Mailaz igotzeko lehiaketa nola eginen den.

8.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketak hiru fase izanen ditu: lehenbizi, proba praktikoa; bigarrenik, txosten psikoteknikoa; eta, azkenik, lehiaketaldia, non baloratuko baitira II. eranskinean jasotako merezimenduak.

Lehiaketan 90 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Lehiaketan baloratu beharreko elementuak:

a. Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

b. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 15 puntu gehienez.

c. Txosten psikoteknikoa: 15 puntu gehienez.

d. Deialdiko lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzko proba praktikoa: 25 puntu gehienez.

Euskara merezimendu gisa baloratzea: aintzat hartuz azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua, zehazki, 5. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua), bidezkoa da deialdiko lanposturako euskara baloratzea merezimendu gisa: lehiaketaldiko guztizko puntuazioaren %10 izanen da.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko dira proba praktikoa hasteko tokia, eguna eta ordua.

8.2. Proba praktikoaren fasea: 25 puntu gehienez.

8.2.1. Izangaiek proba praktikoa egin beharko dute deialdiko lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez.

Deialdi bakarraren bidez eginen da proba, eta bazterturik geldituko dira agertzen ez diren izangaiak.

8.2.2. Proba honetan 25 puntu emanen dira gehienez, eta baztertu eginen dira gutxienez 12,50 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

8.2.3. Plika sistemaren bidez eginen da proba, eta bertan ebatzi beharko dira epaimahaiak lanpostuaren edukiaz eta eginkizunez proposatzen dituen kasu edo ariketa praktikoak.

8.2.4. Proba praktikoa gainditzen ez duten izangaiek ezin izanen dute egin proba psikoteknikoa.

8.3. Proba psikoteknikoa (txosten psikoteknikoa): 15 puntu gehienez.

8.3.1. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak, behar diren probak egin ondotik, txosten psikotekniko bat eginen du izangai bakoitzari buruz. Txostenean baloratuko du izangaia nola egokitzen zaien lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei.

8.3.2. Zerbitzu horrek txosten psikoteknikoan izangai bakoitzari emandako puntuazioa loteslea izanen da lehiaketaren epaimahaiarentzat. 15 puntu emanen dira gehienez.

8.3.3. Proba psikoteknikoa ez da baztertzailea izanen.

8.4. Bai proba praktikoa bai psikoteknikoa bukatutakoan, epaimahaiak behin-behineko puntuazioak argitaratuko ditu ohiko euskarrietan, eta irekiko du erreklamazioak aurkezteko bost egun naturaleko epea, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean ebatzi ondoren, epaimahaiak behin betiko emaitzak onetsi, eta euskarri beretan emanen ditu argitara. Orobat, 5 egun balioduneko epea emanen du, proba praktikoa gainditu dutenek aurkez ditzaten merezimenduei buruzko agiriak, II. eranskinaren arabera, baita euskara titulua aurkezteko ere.

Izangairen batek euskara proba egitea eskatzen badu, iragarki-taulan argitaratuko da noiz egin behar den.

8.5. Lehiaketaldia: 50 puntu gehienez.

Lehiaketaldian baloratuko dira parte-hartzaileek alegatutako eta behar bezala frogatutako merezimenduak.

Epaimahaiak honako elementu eta puntuazio hauen arabera baloratuko ditu izangaien merezimenduak:

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

b) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 15 puntu gehienez.

8.6. Euskara jakitearen balorazioa, merezimendu gisa: 10 puntu gehienez.

8.6.1. Euskararen ezagutza baloratzeko, ziurtagiri ofiziala aurkezten ahal da, edo borondatezko proba ez-baztertzailea egin. Gehienez 10 puntu jasoko dira, eta puntuazio hori jasoko dute ahozko eta idatzizko C1 maila frogatzen dutenek. Handik beherako mailak proportzioan baloratuko dira: B2, 8 puntu; B1, 6 puntu; A2, 4 puntu; eta A1, 2 puntu. Euskarako proba egin nahi edo titulazioa aurkeztu nahi duten izangaiek hala azaldu beharko dute eskabidean. Eskabidean titulazioa aurkezteko aukera markatzen bada, titulazioaren jatorrizkoa edo kopia konpultsatua erantsi beharko da harekin batera. Izangaiak eskabidean hautatu beharko du: titulazioa aurkezteko aukera edo proba egiteko eskaera. Ezin ditu bi aukerak hautatu.

II. eranskineko baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak izangaiek alegatu eta justifikatutako merezimenduak, aurreko apartatuei dagokienez.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduez.

Fase hau bukatutakoan, epaimahaiak ohiko euskarrietan argitaratuko ditu lehiaketaren behin-behineko puntuazioak, eta irekiko du erreklamazioak aurkezteko bost egun naturaleko epea, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek alega dezaten beren eskubideen alde komeni zaiena.

Behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean epaimahaiak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak onetsiko ditu, eta euskarri beretan argitaratuko.

8.7. Kategoriaz igotzeko lehiaketan, guztirako puntuazioa kalkulatzeko, honako hauek batuko dira: proba praktikoan lortutako puntuak, proba psikoteknikoan lortutakoak, lehiaketaldian lortutakoak eta euskara jakitearen merezimenduaren balorazioa.

Berdinketarik gertatzen bada izangaiek lortzen dituzten guztizko puntuazioetan, joko da administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasun handiena dutenen alde Hala ere berdinduta segitzen badute, adin handieneko izangaiaren alde ebatziko da.

9.–Gainditu dutenen zerrenda, izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari helaraziko dio, espediente osoarekin batera, prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

9.2. Alkatearen ebazpen baten bidez izendatuko da puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaia.

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.4. Izangai izendatuak izendapena jakinarazi ondoko hamar egun naturalean jabetu beharko du lanpostuaz. Salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, karguaz jabetzen ez bada, eskubide guztiak galduko ditu bideen garbiketako arduradun bihurtzeko, Burlatako Udaleko Obretako Alorrean.

10.–Datu pertsonalak babestea.

Burlatako Udala da datuen tratamenduaren arduraduna, datu pertsonalak erabiltzen direnean enplegu deialdiak kudeatzeko, Udalak dituen botere publikoak baliatuz.

Datuak laga dakizkieke beste toki-erakunde, sozietate publiko eta partzuergo batzuei edo beste edozein organismo publikori, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:

"Datuen tratamendua beharrezkoa da, eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean".

Aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

Datuak laga dakizkieke beste toki-erakunde, sozietate publiko eta partzuergo batzuei edo beste edozein organismo publikori, deialdiko lanpostuaren antzeko lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, beharren arabera, bat etorriz Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.e) artikuluan ezarritakoarekin:

"Datuen tratamendua beharrezkoa da, eginkizun bat betetzeko interes publikoaren izenean, edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean".

Emaitzak udalaren webgunean eta iragarki-tauletan argitaratuko dira, deialdian adierazitakoaren arabera.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak ikusteko, zuzenak ez badira zuzentzeko, datuak ezabatzeko eskatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko eta gainerako eskubideez baliatzeko; horretarako helbide honetara jo beharko dute: Burlatako Udala. Larrañetako plaza, 31600 Burlata (Nafarroa). Telefonoa: 948 23 84 00. Helbide elektronikoa: dpd@burlada.es.

Bestetik, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bitartez (www.agpd.es).

Gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza, pribatutasun-politikaren atalean."

11.–Errekurtsoak.

11.1. Deialdi honen aurka, beronen oinarrien aurka nahiz deialdia aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki edo ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

11.2. Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2024ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA

https://administracionelectronica.navarra.es/AccesoFicheros/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/013_Local_solicitud_concurso_con_euskera_E.pdf

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA

A) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: 35 puntu gehienez.

1. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, bideen garbiketako arduradunaren eginkizunetan: 1,50 puntu urte bakoitzeko.

2. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, C mailako beste lanpostu batzuetan: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3. Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, deialdiko lanpostuaren maila ez beste maila batzuetako lanpostuetan : 0,30 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Beste zerbitzu batzuekin batera emandako zerbitzuen kasuan, puntuaziorik altuena dutenak bakarrik baloratuko dira.

3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den denborako zerbitzuei dagokienez, kontatuko dira egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala.

6. Kontuan hartuko dira administrazio publikoetan langile finko gisa nahiz bitarteko gisa egindako zerbitzuak.

B) Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta beste merezimendu batzuk: 15 puntu gehienez.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 8 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek antolatutakoak, administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitateaz kanpokoak.

2. Txostenak edo komunikazioak aurkeztea biltzarretan edo jardunaldietan, lan zientifikoak edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 3 puntu gehienez. Kalifikazio-epaimahaiak baloratuko du, kontuan hartuta lana edo jarduera bakarrik egin den edo taldeka, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, estatukoa edo nazioartekoa den ere.

3. Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 2 puntu gehienez, kalifikazio-epaimahaiak baloratu beharrekoak, haien iraupenaren arabera.

4. Goi mailako titulazioa izatea: 4 puntu gehienez.

5. Erdi mailako titulazioa izatea: 3 puntu gehienez.

6. Epaimahaiak baloratu beharreko beste merezimendu batzuk: besteak beste, sektore pribatuko lanak, prestakuntzarako bekak edo egonaldiak, edo parte hartzea kontsulta-, aholkularitza-, partaidetza- edo ordezkaritza-organoetan: 3 puntu gehienez.

Oharrak B) apartatu osorako:

1. Atal honetan, deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko.

2. Ez da baloratuko deialdian parte hartzeko ezinbesteko baldintza den titulua.

Iragarkiaren kodea: L2415355