226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4026/2024 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen baita 215/2024 prozedura arruntean bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Marta Seguro Belio andreak jarri du, Iosu Ariz Dallo jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

Marta Seguro Belio andreak, Iosu Ariz Dallo jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 931/2024 Ebazpenaren aurka, jarraibideen aurka eta deialdiaren fitxan argitaratutako oharraren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, honako deialdi honetako lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egin zen eta betebeharrak frogatzeko epea ireki zen: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko suhiltzaile-peoi laguntzaileen gehienez ere laurogeita zazpi lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia, zeina urriaren 4ko 2569/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak egin daitezela, lege horren 49. artikuluan ezarri bezala.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 215/2024 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Marta Seguro Belio andreak jarri zuen, Iosu Ariz Dallo jaunaren izenean eta hura ordezkatuz.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Marta Seguro Belio andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2415621