2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko urriaren 11n egin bilkuran, 2024ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Hona erabaki horren xedapen zatia:
Lehenengoa.–Onestea Antsoaingo Udalaren 2024rako lan publikoaren eskaintza. Eskaintza horretan, honako lanpostu hauek sartuko dira, kontuan hartuta 2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 31/2022 Legean ordezte-tasaren arloan xedatutakoa, berariazko tasarik aplikatu gabe ezarritako baldintzak ez betetzeagatik:
1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: hezitzailea (haur eskola), 2003 zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2026-2027. (Ordezte-tasa).
2.–Lan-araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: bideen garbiketako peoia, 5009 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2025. (Ordezte-tasa).
3.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: gizarte-hezitzailea, 10003 zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2026. (Ordezte-tasa).
4.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: dinamizazio komunitariorako laguntzailea, 10004 zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2026. (Ordezte-tasa).
5.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, 9003 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2025. (Tasa espezifikoa).
6.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udal agentea, 4008 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2025. (Tasa espezifikoa).
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Antsoainen, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2415619