226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1051E/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Murchanteko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak industria-lurzoruaren S-18 eta S-19 sektoreei eragiten die eta Murchanteko Udalak sustatu du.

Murchanteko Udal Plan Orokorra aldatzeko proposamenaren helburua da Udal Plan Orokorraren S-18 eta S-19 sektoreen industria-azalera urbanizagarria murriztea, udalerriaren exekuzio-behar eta -ahalbideetarako neurriz kanpokoa dela iritzita.

Udal plan orokorrak sektore horien antolamendu xehatua jasotzen du, eta bertako antolamendu-aurreikuspenak, une honetan, gauzaezinak dira, ekonomikoki bideraezin egiten baitute sektoreen garapena.

Hauxe da aldaketaren xede den eremuaren errealitate fisikoa: nekazaritza-izaera duen eremu bat da, ureztalurren araubideko nekazaritza-erabilera duena, salbu eta industria-erabilera duen zati txiki bat. Lurrek nekazaritza-kalitate txikia dute, bai eta ureztatzeko gaitasun txikia ere, eta grabitate bidezko txandakako ureztatze-sistema iraunkorra dute.

Plangintza aldatzeko proposamenaren bidez, lehengo egoerara itzuli nahi da, azalera horren zati handi bat lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuz eta beste zati bat egungo industrialdea handitzeko industria-lurzoru urbanizagarri gisa mantenduz.

Plangintzaren aldaketak berekin dakar lurzoruaren kategoria aldatzea, lurzoru urbanizagarria izatetik urbanizaezina izatera igarotzen baita, indarreko legeriaren arabera dagozkion lurzoru-kategorien arabera.

Proposamenaren arabera, eremu horretako 55.656 m² lurzoru urbanizagarri gisa mantenduko dira, egungo industrialdearen hego-mendebaldean. Industria-eremuak sektore bakarra osatuko du, S-18 izenekoa, eta haren antolamendu xehatua plan partzial baten bidez eginen da.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak adierazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura egoki egin dela.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea, aldekoa, Jesús María Alegría Azcáratek sustatutako aldaketa egituratzaileari buruz, ingurumenaren gaineko ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketaren helburua da 28/2 katastro-lurzatia birsailkatzea hiri-lurzoru finkatugabe bihurtzeko, UE-121 unitate berria sortzea eta UE-54 eta UE-61 unitateak aldatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Jesús María Alegría Azcárateri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2414857