226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

433E/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onartzen baita Murietako udal mugartean hodi zentrifugatuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Schmidt-Clemens Spain SA da.

Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako konseilariaren uztailaren 31ko 403/2007 Foru Aginduaren bidez emana. Ondoren, baimen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 192E/2014 Ebazpenaren bidez eguneratu zen, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 23ko 171E/2020 Ebazpenaren bidez aldatu, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 46E/2021 Ebazpenaren bidez berrikusi, eta Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 1eko 337E/2024 Ebazpenaren bidez aldatu.

2024ko martxoaren 26an, titularrak bere ingurumen baimen integratuan dauden baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki, honako hau: ingurumen baimen integratuan sarturik ez dauden zenbait hondakin sartzea instalazioan sortzen diren hondakinen zerrendan (zerrenda hori ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean jasota dago); zehazki, honako hondakin hauek:

–12 01 17. Granailatze-hautsa.

–12 01 99. Hiri-hondakinekin parekagarria (zaborra).

–15 01 06. Plastikoaren nahasketa.

–16 11 04. Iztuku erregogorra.

–16 01 17. Metalezko ontziak. Bidoiak eta txatarra.

–20 01 01. Papera eta kartoia (bulegoetako papera eta kartoizko kutxak).

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin du:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

12 01 17

Granailatze-hautsa

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

12 01 99

Hiri-hondakinekin parekagarria (zaborra)

Onartzen da, gaur egun 20 03 01 EHZ kodearekin baimenduta dagoen hondakinaren ordez; aurrerantzean, "industria-zaborra" izena izanen du.

15 01 06

Plastikoaren nahasketa

Ez da bidezkoa sartzea; izan ere, hondakin hori oraingo zerrendan jasota dago jada 150102 EHZ kodearekin (Plastikozko ontziak).

16 11 04

Iztuku erregogorra

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea

16 01 17

Metalezko ontziak. Bidoiak eta txatarra

Onartzen da 15 01 04 EHZ kodearekin sartzea. 16 01 17 EHZ kodea eraikuntzako eta eraispeneko hondakinetako txatarrari dagokio

20 01 01

Papera eta kartoia (bulegoetako papera eta kartoizko kutxak)

Ez da bidezkoa sartzea, udal hondakin bat delako, eta dagokion mankomunitateak jaso beharko lukeelako. Bestalde, kartoizko kutxak jasota daude jada gaur egungo zerrendan, 15 01 01 kodearekin (Paperezko eta kartoizko ontziak).

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean egon da hamabost egunez. Ebazpen honen eranskinean jaso dira titularrak aurkeztu dituen alegazioen zerrenda eta haiei emandako erantzunak.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onartzea Murietako udal mugartean hodi zentrifugatuak fabrikatzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Schmidt-Clemens Spain SA da.

Bigarrena.–Bere horretan mantentzea Ingurumeneko, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren uztailaren 31ko 403/2007 Foru Aginduaren bidez instalazio horri emandako ingurumen baimen integratuan, hondakinen produkzioari dagokionez, agertzen diren baimen eta inskripzioen indarraldia, ebazpen honetan xedatutakoari aurka egiten ez dioten bitartean.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak betetzen ez baldin badira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotako ingurumen-diziplinako neurriak hartuko dira (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen-araubidean jasotakoak, ezertan galarazi gabe legeria sektorialean ezarritakoa, aurrerantzean ere aplikatu beharko baita.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Schmidt-Clemens Spain SAri eta Murietako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.

Iragarkiaren kodea: F2414855