226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4471E/2024 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez handitzen baita honako deialdi honen gastua: deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroako toki-erakundeei, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko. Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko identifikazioa: 743461.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 10eko 458E/2024 Ebazpenaren bidez, 3.820.000 euroko gastua baimendu zen, dirulaguntzak emateko Nafarroako toki-erakundeei, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, 2024ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4609 241100 partida, "Toki-erakundeek kontratazioak egiteko laguntzak. Konferentzia Sektoriala".

Ezin izan denez eskaera guztiei erantzun 458E/2024 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1.000.000 euro gehitzea honako deialdi honi: deialdia, dirulaguntzak emateko Nafarroako toki-erakundeei, langabeak kontratatzeagatik, interes orokorreko edo sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru dekretu horren bidez onetsi ziren Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak),

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea deialdi horretan baimendutako gastuari 1.000.000 euro gehitzea, 2024ko gastuen aurrekontuko partida honen kargura: 950001 96100 4609 241100 partida, "Toki-erakundeek kontratazioak egiteko laguntzak. Konferentzia Sektoriala".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa).

Iruñean, 2024ko urriaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414960