226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4426E/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 7ko 440E/2024 Ebazpenaren bidez baimentzen da Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdirako gastua, 670.000 eurokoa, eta aldatzen dira deialdiaren oinarri arautzaileak, 195E/2019 Ebazpenaren bidez arautuak.

Gaur arte, 340.421,86 euro zenbatu dira, emandako 46 laguntzari dagozkienak, eta 465.231,36 euroko gastu-aurreikuspena dago. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da.

Aurreikuspen horiek direla eta, 100.000 euroko gasturako baimena kendu behar da partida honetan: 2024ko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresen inbertsiorako laguntzak" izeneko 950001 96100 7709 241200 partida.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:

–Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko inbertsioak egiteko dirulaguntzak: 100.000 euroko gasturako baimena kentzea, 2024ko gastu-aurrekontuko "Ekonomia sozialeko enpresen inbertsiorako laguntzak" izeneko 950001 96100 7709 241200 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414871