226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4376E/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gastua egiteko baimena kentzen baita langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan. Deialdi hori otsailaren 13ko 145E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatuz, 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren, langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzen deialdirako.

Otsailaren 13ko 145E/2024 Ebazpenaren bidez, 200.000 euroko gastua baimendu zen langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak emateko.

Kontuan hartuta 2024. urte osoan zehar 170 eskaera aurkeztu direla eta 56.500 euroko gastua egin dela, bidezkoa da baimena kentzea laguntza horiek kudeatzeko baimendutako zenbatekoei, era horretan beste gastu konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.

Azaldutakoarekin bat, eta otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 14. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:

Langabeziaren kapitalizazioa ordainketa bakarrean jasotzea erabakitzen den kasuetan Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak (ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretua aplikatu beharrez 1994ko apirilaren 13ko TAS Aginduaren bidez arautzen direnak): 120.000 euro, 2024ko aurrekontuetako "Gizarte Segurantzako kuoten ordainketa langabeziaren kapitalizazioagatik. Konferentzia sektoriala" izeneko 950001 96100 4809 241106 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 9an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414723