1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
4371E/2024 EBAZPENA, urriaren 9koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita 2023an eta 2024an errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan. Deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 23ko 25380E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 23ko 25380E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2023an eta 2024an errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntza deialdia.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 14ko 190E/2024 Ebazpenaren bidez, baimena eman zen errelebo-kontratuak sustatzeko dirulaguntza deialdirako 500.000 euroko gastua egiteko, 2024ko gastu-aurrekontuko "Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 aurrekontu-partidaren kargura.
Kontuan hartuta 2024ko aurrekontu-ekitaldian zehar eskaeren bolumena txikiagoa izan dela aipatutako laguntzak kudeatzeko baimendutako zenbatekoa baino, partida horretako gastuaren zati bati baimena kentzea proposatzen da, beste gastu-konpromiso batzuei aurre egin ahal izateko.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin:
110.000 euro, "Enplegurako zailtasunak dituzten kolektiboen kontrataziorako laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241118 aurrekontu-partida, 2024ko gastu-aurrekontukoa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2024ko urriaren 9an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2414726