226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4355E/2024 EBAZPENA, urriaren 8koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez gasturako baimena kentzen baita langile autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntza deialdiari dagokion partidan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez aipatu deialdiaren oinarriak onetsi ziren, eta 559E/2023 Ebazpenaren bidez aldatu.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 15eko 986E/2024 Ebazpenaren bidez, 2024rako gastua baimendu zen langile autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten kontratazio bidez laguntzeko dirulaguntzarako. Gastua 100.000 eurokoa zen.

Ekitaldi honetan 6 eskaera aurkeztu dira, 8.712 euroko gastu-aurreikuspenarekin. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Gasturako baimena kentzea partida honetan, zenbateko honekin: 75.000 euro, 2024ko aurrekontuko "Autonomoei laneko eta familiako bizitza bateragarri egiteko laguntzak" izeneko 950001 96100 4709 241110 partidaren kargura.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta zilegi da haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2024ko urriaren 8an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2414724