226. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

238/2024 EBAZPENA, urriaren 22koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 27ko 286/2023 Ebazpenaren bidez onetsitako prozeduraren deialdia, hots, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego berean espezialitate berriak eskuratzekoa.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 27an emandako 286/2023 Ebazpenaren bidez, honako prozedura hauek onetsi ziren: batetik, maisu-maistren kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Deialdiaren II. tituluko bederatzigarren oinarriak xedatzen du epaimahaiek proba horri "gai" edo "ez gai" kalifikazioa emanen diotela eta "gai" kalifikazioa lortzen duten pertsonek bakarrik eskuratuko dutela espezialitate berria.

Espezialitate bakoitzeko epaimahaiek edo, kasua bada, hautapen batzordeek egindako aktekin bat, bidezko da, deialdiaren II. tituluko bederatzigarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz, "gaitzat" jo diren izangaien zerrenda onestea, eskuratutako espezialitate berria adierazita.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratu ahal izateko prozeduraren deialdia ebaztea eta ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren izangaiak "gaitzat" hartzea, eskuratutako espezialitate berria adierazita.

Ebazpen honen bitartez espezialitate berria eskuratzen duten izangaiak praktikaldia egitetik salbuetsirik daude.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen honek eta dagokion eranskinak ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpena eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura eta hautapen prozesuaren koordinazio epaimahaiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko urriaren 22an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

ERANSKINA.–LANGILEEN ZERRENDA

0597 MAISU-MAISTREN KIDEGOA.

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA, GAZTELANIAZ.

Izena:

GONZÁLEZ FRANCO, ELISA

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA, EUSKARAZ.

Izena:

LOPEZ ARANGUREN, OIHANE

MAIZA MAYO, IOSUNE

Iragarkiaren kodea: F2415561