224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Herri-baratzeen adjudikazioa herritarren artean

Añorbeko Udalak, 2024ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Añorbeko herri-baratzeen adjudikaziorako prozedurari hasiera ematea.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epean Añorbeko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen dituzten bizilagunek aurkez dezakete eskabidea, ordenantzaren 25. artikuluan eskatzen den dokumentazioarekin batera, edo horren gaineko zinpeko aitorpenarekin batera.

Añorben, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2415471