224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzailearen izendapen osagarria

Alkatetzaren 2024ko urriaren 1eko 736/2024 Ebazpenaren bidez, izangai bat izendatu zen lanpostu bat bete zezan lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Arangurengo Udaleko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Lanpostuaz jabetzeko ekitaldia 2024ko urriaren 17an egin zen Arangurengo udaletxean.

María Garcés Asurmendi langile lan-kontratudun finko bilakatu zen, baina lanpostuan batere aritu gabe, ekitaldi berean eskatu baitzuen borondatezko eszedentzian deklaratzeko, lanpostua gorde gabe, administrazio publiko berean ari zelako lanean jabetza hartu zuen unean. Eszedentziak ondorioak izan zituen 8.5 lanpostuaz (garbitzailea) jabetu zen egunetik beretik, deialdiaren 11.6 oinarrian ezarritakoarekin bat (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdi hori, abenduaren 12an, haren helburua izanik enplegua egonkortzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostuak betetzea).

Lanpostu hori aukeratu dutenen zerrendan hurrengoa den izangaiak epe barnean aurkeztu ditu deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako agiriak. Hortaz, kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen osagarrirako proposamenarekin bat etorriz, eta bete beharrez deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoa (deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an),

Alkatetzaren 2024ko urriaren 25eko 872. Ebazpenaren bidez honako hau ebatzi da:

EBAZPENA:

1. María Nuria Ibarrola Labiano izendatzea Arangurengo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, garbitzailearen 8.5 lanpostua bete dezan.

2. Adieraztea ezen izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko azaroaren 7an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 11.4 oinarriarekin.

Egun horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.

3. Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2024ko urriaren 25ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2415590