224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GARRAIOETAKO, MUGIKORTASUNEKO ETA HIRI AGENDAKO MINISTERIOA

JENDAURREKO INFORMAZIOA, "A-68 autobia. Gallur-Mallén tartea. Zaragozako probintzia" obraren 3. aldaketaren trazadura-proiektuaren gainean. Gakoa: 12-Z-4340

Errepideen Zuzendaritza Nagusiak, 2024ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez, behin-behinean onetsi du "A-68 autobia. Gallur-Mallén tartea" obraren 3. aldaketaren trazadura-proiektua (gakoa: 12-Z-4340), eta Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiari agindu dio jendaurreko informazioaren espedientea has dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearekin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearekin bat etorrita, honako hauetan ezarritako guztia betetzeko:

–Indarrean den Errepideei buruzko Legearen 12. eta 16 artikuluak, eta horiekin lotuta dauden haren Erregelamendukoak (Errepideei buruzko 37/2015 Legea, irailaren 29koa, azaroaren 8ko 18/2018 Errege Lege-dekretuak aldatu zuena; eta irailaren 2ko 1812/1994 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendua). Alegazioak kontuan hartuko dira soil-soilik jarduketaren ondoriozko sarbideen berrantolaketari buruzkoak badira.

–Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17., 18. eta 19.1 artikuluak (okupatu beharrari buruzkoak), eta horiekin lotuta dauden haren Erregelamendukoak.

Orobat, proiektua presakoa dela deklaratu du, Errepideei buruzko irailaren 29ko 37/2015 Legearen 12.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz; hortaz, tramite hau jendaurrean jartzea dela ulertuko da, proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu aurrekoa.

Horrenbestez, Errepideen Zuzendaritza Nagusiak agindutakoarekin bat, proiektu hori jendaurrean jarriko da hogeita hamar (30) egun baliodunez, erregelamenduzko azken argitalpena egin eta lehen egun baliodunetik kontatzen hasita.

Trazadura-proiektuaren agiriak eta behin-behineko onespenaren ebazpena toki hauetan kontsultatzen ahalko dira, bulegoko egun eta orduetan: Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiaren egoitzan (Santa Cruz plaza 19, Zaragoza) eta ukitutako udalerrietako udaletxeetan, hau da, Mallengoan eta Corteskoan (Nafarroa); baita Garraioetako eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioaren webgunean ere (https://www.transportes.gob.es/el-ministerio/participacion-publica), Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aitzina.

Adierazitako epean, eta esandako legeez baliatuz, Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutian aurkezten ahalko dira, idatziz, aipatutako proiektuari dagokionez egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Jasotzen diren alegazio eta oharrak soilik kasu hauetan hartzen ahalko dira aintzat: argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrendan izan daitezkeen akatsak zuzentzeko badira edo, bestela, sakoneko edo formazko arrazoiengatik, okupatu beharraren aurka egiteko badira. Azken kasu horretan, arrazoiak adieraziko dira, hau da, zergatik jo behar den lehentasunezkotzat beste ondasun batzuk okupatzea, edo beste eskubide batzuk eskuratzea, zerrendan jasota ez daudenak, lortu nahi den helbururako komenigarriagoak direlakoan, eta jarduketaren ondoriozko sarbideen berrantolaketari buruzkoak diren.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17., 18. eta 19.1 artikuluak eta horiekin lotuta dauden haren Erregelamendukoak betez, eta bat etorrita "Proiektuak tramitatzeko jarraibide osagarriak" ematen dituen 22/07 Agindu-zirkularrarekin, trazadura-proiektuan zehaztuta dauden okupatu beharreko ondasun edo eskubideen banakako zerrenda zehatza eransten da.

UDAL-MUGARTEA: CORTES (NAFARROA)

FINKAREN ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

KATASTROKO ERREF.

POLIGONOA

LURZATIA

APROBETXAMENDUA

DESJABETZEA (m²)

ZORTAS. Airekoa

ZORTAS. Lurpekoa

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

M3-1

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA (Jabetza) (ONDAREAREN KUDEAKETA JURIDIKOAREN ATALA) (Jabetza)

310000000002419356JW

2

536

228

M3-3

REPSOL COMERCIAL DE PRODUCTOS PETROLIFEROS SA (Jabetza)

310000000001474611EG

2

534

902

M3-16

310000000001155029ZP

10

122

Ureztalurra

31

M3-17

310000000002248322JK

10

121

Ureztalurra

789

M3-18

310000000001155024HT

10

99

Ureztalurra

16

UDAL-MUGARTEA: MALLÉN (ZARAGOZA)

FINKAREN ZK.

JABEA ETA HELBIDEA

KATASTROKO ERREF.

POLIGONOA

LURZATIA

APROBETXAMENDUA

DESJABETZEA (m²)

ZORTAS. Airekoa

ZORTAS. Lurpekoa

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

M3-217

JOSE-MANUEL ASIN VIELA (Gozamena: %50)

MANUEL ASIN SANCHEZ (Jabetza soila: %50)

JOSE-MANUEL ASIN VIELA (Jabetza: %50)

50161A006000440000DP

6

44a,b

Ureztalurra

162

M3-231

JOSÉ RAMÓN GASCÓN BAIGORRI (Jabetza: %33,34)

JOSÉ RAMÓN GASCÓN BAIGORRI (Jabetza: %33,33)

JOSÉ RAMÓN GASCÓN BAIGORRI (Jabetza: %33,33)

50161A006001250000DS

6

125

Ureztalurra

10

M3-232

PEDRO GARCÍA ABADÍA (Jabetza: %50)

ANA-PILAR LITAGO ESCALADA (Jabetza: %50)

50161A006001240000DE

6

124

Ureztalurra

941

M3-233

TARAZONAKO APEZPIKUTZA

50161A006001230000DJ

6

123

Ureztalurra

554

M3-234

PEDRO GARCÍA ABADÍA (Jabetza: %25)

ANA-PILAR LITAGO ESCALADA (Jabetza: %75)

50161A006001260000DZ

6

126

Ureztalurra

443

M3-235

PEDRO GARCÍA ABADÍA (Jabetza: %50)

ANA-PILAR LITAGO ESCALADA (Jabetza: %50)

50161A006001270000DU

6

127

Ureztalurra

978

M3-236

PILAR DE ESPAÑA PASCUAL DE QUINTO

50161A006001190000DI

6

119

Ureztalurra

83

M3-238

MARÍA-TERESA LITAGO ESCALADA (Jabetza: %50)

INÉS LITAGO ESCALADA (Jabetza: %50)

50161A006001300000DU

6

130a

Ureztalurra

596

M3-239

JESÚS ALBERTO IBÁÑEZ LAPUERTA (Jabetze soila: %50)

JOSÉ MIGUEL IBÁÑEZ LAPUERTA (Jabetze soila: %50)

CONSUELO SERRANO GIL

50161A008001840000DB

8

184

Ureztalurra

4258

64

45

M3-286

CONSUELO BELTRÁN ARISTIZABAL

50161A008006760000DK

8

676

Ureztalurra

1617

628

160

130

M3-287

FRANCISCO MARIO ZÁLDIVAR CABREJAS

50161A008001800000DU

8

180a

Lehorreko alorra

1098

904

4

M3-288

CONSUELO BELTRÁN ARISTIZABAL

50161A008001830000DA

8

183

Ureztalurra

446

1023

60

M3-289

PASCUAL VICENTE ROY CAUDEVILLA

50161A008001820000DW

8

182

Ureztalurra

24

Aditzera ematen dut orok jakin dezan.

Zaragozan, 2024ko urriaren 28an.–Estatuko Errepideen Aragoiko Barrutiko ingeniari burua, Sandra de Francisco Méndez.

Iragarkiaren kodea: E2415637