2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Motozikleten tailerra eta saltokia
Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Espedientea: 143983C-LICACLAY/2024/1.
Sustatzailea: Iván Montiel Larraz.
Jarduera: Motozikleten tailerra eta saltokia; erregularizazioa.
Tokia: Iruñeko etorbidea 8 (katastroko 1. poligonoko 762. lurzatia).
Atarrabian, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2415417