2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
2025erako zerga-tasak
Vianako Udalak, 2024ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen karga-tasa hau onestea 2025eko ekitaldirako:
–Lurraren kontribuzioa: ehuneko 0,25eko tasa bakarra.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: ehuneko 4ko zerga-tasa.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: koefizienteak eta ehuneko 8ko zerga-tasa, horiek baitira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,38ko indizea gutxieneko kuoten gainean.
Vianan, 2024ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2415321