2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduerarako lizentzia ukatzea. Ehiza-hegaztien zentroa
Aditzera ematen da Udalak lizentzia ukatu duela honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako; hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia):
Espediente zenbakia: 24/2023/AACC.
Sustatzailea: Bermejo Gil, Juncal.
Jarduera: ehiza-hegaztien zentroa.
Tokia: Galocher parajea; sarbidea: Cabanillasko NA-126 errepidetik (9. poligonoa, 702. eta 448. lurzatiak).
Lizentzia ukatu zen eguna: 2024ko urriaren 18an.
Tuteran, 2024ko urriaren 18an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2415332