224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, 2025erako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2024ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2025ean indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetako 2025erako aldaketa horiek.

Ribaforadan, 2024ko urriaren 29an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2415692