224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2025eko lan-egutegia

Orkoiengo Udaleko alkateak 2024-0777 Ebazpena eman du urriaren 23an, udal langileentzako 2025rako lan-egutegia onesteko. Hona hemen ebazpena, hitzez hitz:

Ikusi da 493/2024 Ebazepan, ekainaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusi da Orkoiengo Udalak 2024ko irailaren 25eko osoko bilkuran hartutako erabakia, proposatzen duena 2024ko irailaren 29a, San Migel eguna, herriko jaieguna izan dadin.

Ikusi da udal honetako langileek aurkeztu lan-egutegiaren proposamena (sindikatu-ordezkaritzarekin negoziatu dutena), eta indarrean dagoen legediak emandako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a eta 2a: Langileen eguna eta biharamuna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel. Herriko jaia.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a eta 26: Eguberri eguna eta biharamuna.

2.–Orkoiengo Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketaren banaketa zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, goizeko zazpietatik arratsaldeko lauetara, Orkoiengo Musika Eskolako langileen eta beste ordutegi bat ezarrita dutenen kasuan izan ezik.

3.–Ondokoak izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: 09:00etatik 14:00etara, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan. Asteazkenetan, jendea hartzeko ordutegia 9:00etatik 13:00etara izanen da.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, bai eta Udalaren egoitza elektronikoan ere.

5.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Orkoienen, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2415478