2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
Aldaketa, 2025erako, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoak eta zerga-tasak arautzen dituzten arauetan. Hasierako onespena
Orbarako Udalak, 2024ko urriaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa batzuk egitea zenbait ordenantza eta arau fiskaletan eta/edo horiei dagozkien tarifei eta zerga-tasei buruzko artikulu edo eranskinetan, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.
Orbaran, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.
ORDENANTZA FISKALAK
Lurraren kontribuzioa
Lurraren kontribuzioaren gaineko karga-tasa %0,25ean finkatuko da, 2025eko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean jarriko baita; hori guztia, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 193.2 artikuluan ezarritakoarekin.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan, jarraian ageri den hobarien araubidea ezartzea, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea):
a) %50eko hobaria "EKO ibilgailuetarako".
b) %100eko hobaria "0 emisioko ibilgailuetarako".
Iragarkiaren kodea: L2415367