2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Herri-larreak aprobetxatzeko eskaera
Olaztiko Udalak, 2024ko urriaren 15ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, epe horretan Olaztiko Udalaren herri-aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta interesatuta dauden herritarrek, aipatutako ordenantzaren 16.1 eta 17. artikuluen arabera, Olaztiko herri-larreen aprobetxamendua zuzeneko auzo-esleipenaren modalitatean esleitzeko eskabidea aurkeztu ahal izateko, udal-ordenantzaren 31. artikuluaren arabera.
Olaztin, 2024ko urriaren 23an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2415446