224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Zuluetako UE-6.1 exekuzio-unitateko P7 eta P8 lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehatu bat egitea Udal Plan Orokorrean (Zuluetako UE-6.1 exekuzio-unitateko P7 eta P8 lurzatiei eragiten die), bat etorriz Jesús Aramendía arkitektoak, 2024ko uztailaren 16an, idatzitako proiektuarekin. Aldaketa hori Andamios Duar SLk sustatu du.

Argitara ematen da, bete dadin xedatuta dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 32. artikuluan (Ingurumen-ebaluazioari buruzko legea).

Erabaki hau interesdunen eskura egonen da udalaren egoitza elektronikoan.

Noain Elortzibarren, 2024ko urriaren 10ean.–Alkate-udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2414756