2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Onuradun berriei adjudikatzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez, Murietako Udaleko 1. poligonoko 303 D herri-lurzatia, laborantzarako aprobetxatu dadin.
Murietako Udalak, 2024ko urriaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen espediente bati hasiera ematea, onuradun berriei adjudikatzeko Murietako Udaleko 1. poligonoko 303 D herri-lurzatia, laborantzarako aprobetxatu dezaten, oraingo adjudikaziodunak uko egin baitio hura ustiatzeari.
Interesa duen orok, Murietako Udaleko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak frogatzeko ordenantzan adierazten den dokumentazioarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen). Era berean, iragarki honen laburpena jasotzen duen udal bandoa argitaratu da.
Iragarki honen bidez jakinarazten da ezin izanen direla aurkeztu 2030era arte adjudikatuta dauden gainerako loteen adjudikaziodunak.
Adjudikazio berria eman gabe geratzen bada, enkante publikoa eginen da herri-lurzati horren aprobetxamendua adjudikatzeko. Enkantea 2024ko abenduaren 10ean eginen da, 13:00etan, Udaletxeko beheko solairuan, eta irteerako prezioa 20,52 eurokoa izanen da erreguko.
Murietan, 2024ko urriaren 22an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.
Iragarkiaren kodea: L2415418