224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Larre baten enkantea

Udalak jendaurreko enkantea eginen du, gutunazal itxiaren bidez, baldintzen agiriko proposamen ekonomikoaren ereduarekin bat, 8 urtez errentan emateko "Monte Arriba" izeneko alderdian dagoen 880 erreguko larrearen aprobetxamendua.

Baldintzak Lergako Udalean begiratu behar dira.

Aurkezteko epea: 2024ko azaroaren 27ko 12:00ak arte.

Prezioa: 2.500 euro urtean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa baldintza-agirian agertzen da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko bilkuren aretoan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2024ko abenduaren 4an eta 2024ko abenduaren 11n, 12:00etan, %10 eta %20 merkeago hurrenez hurren.

Lergan, 2024ko urriaren 16an.–Alkatea, María Rosario Zabaleta Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2415466