224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

Herri-larreen aprobetxamendua enkante publikoan

Girgillaoko Udalak, ikusirik ez zela aurkeztu herritarrendako zuzeneko aprobetxamendurako eskaerarik, enkantean jarri du jarraian ageri den herri-larreen aprobetxamendua; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 156. artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen ekainaren 2ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez):

Xedea: "Argiñaritz" larreko belarrak.

1. lotea: 249 ha.

2. lotea: 151 ha.

Adjudikatzeko modua: gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa.

Zenbatekoa:

1. lotea: 5.383 euro.

2. lotea: 3.097 euro.

Adjudikazio-aldia: hamar urtekoa, behin betiko adjudikaziotik kontatzen hasita.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Girgillaoko Udalaren bulegoan (La Fuente kalea 2, Etxarren Girgillao).

Eskaintzak aurkezteko epea: 15 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarren Girgillaon, 2024ko urriaren 28an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.

Iragarkiaren kodea: L2415584