2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Elikagaien eta edarien biltegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Eskatzailea: Ibiricu-Ochoa SL.
Jarduera: jarduera sailkaturako espedientea, elikagaien eta edarien biltegirako.
Tokia: I industrialdea, H karrika, 9. lurzatia.
Cintruenigon, 2024ko urriaren 22an.–Jarduneko alkatea, Francisco Javier Igea Marín.
Iragarkiaren kodea: L2415413