224. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eskuzko muntaketak egiteko lantegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek aukera izan dezaten alegazioak egiteko epe horretan; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Talleres Auxiliares de Subcontratación Industria Navarra SA (TASUBINSA).

Jarduera: eskuzko muntaketak egiteko lantegia.

Tokia: Aratzuriko 2. poligonoko 707. lurzatia; C kalea, 7 zenbakia (Aratzuri-Orkoien industrialdea).

Oltza zendean, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2415346