2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
2024ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena
2024ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 28an, 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. eta 2. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.
APARTEKO KREDITUAK
GASTUAK: 129.561,37 euro.
6. kapitulua: 129.561,37 euro.
DIRU-SARRERAK: 129.561,37 euro.
7. kapitulua: 56.577,97 euro.
8. kapitulua: 72.983,4 euro.
KREDITU-GEHIGARRIA
GASTUAK: 5.145 euro.
6. kapitulua: 5.145 euro.
DIRU-SARRERAK: 5.145 euro.
8. kapitulua: 5.145 euro.
Bakaikun, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2415195