2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen baso ustiapenaren enkantea
Aresoko Udalak, 2024ko urriaren 16an egindako osoko bilkuran, Merku, Atxulegi, Otaberro, Elutseder eta Urteaga parajeen ustiapenaren aprobetxamendurako enkantearen prozedurari hasiera ematea onetsi zuen.
Aprobetxamendua eta hura esleitzeko enkantea arautuko duten plegu teknikoak, Baso eta Ehiza Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 24ko 245/2022 Ebazpenaren bidez onartutakoak, eta osoko bilkurak onartutako baldintza administratiboen pleguak Aresoko Udalaren Idazkaritzan eskuragarri daude, bai eta www.areso.eus webgunean argitaratuta, interesdunen kontsultarako.
Proposamenak Aresoko Udalean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogei egun naturaleko epearen azkeneko eguneko 14:30 baino lehen.
Enkantea egun berean egingo da, Aresoko udaletxean, 15:00etan.
Areson, 2024ko urriaren 21ean.–Kudeaketa Batzordeko lehendakaria, M.ª Beatriz Muro Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2415520