2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
2025erako karga-tasak. Hasierako onespena
Aranaratxeko Udalak, 2024ko irailaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko karga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, gutxienez, onespenaren erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-taulan argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aranaratxen, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, David Azparren Lana.
Iragarkiaren kodea: L2415226