223. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena

Urriaren 15eko 28/2024 Dekretua.

Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkari bereziaren izendapena.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedaturikoaren arabera (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia), Alkatetzak eskudantzia jakin batzuk eman diezazkioke eskuordetzan edozein zinegotziri, zeregin zehatzetarako, nahiz eta zinegotzi hori tokiko gobernu batzarreko kide ez izan.

Eskuordetze bereziak barne hartzen ditu, eskuordetzearen xedeari dagokionez, udal arloetan sartutako gaiekin zerikusia duten jarduerak zuzendu eta kudeatzeko ahalmenak, bai eta horien barne-antolaketarako ahalmena ere, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena. Kasu horretan, eskuordetze orokor bat bere gain duen zinegotziak izanen du eskuordetze bereziko zinegotzien jarduna gainbegiratzeko ahalmena, baldin eta azken horren eskuordetze berezia haren arlokoa bada, arlo horretan, hain zuzen, zeregin jakin batzuk egitekoa.

Aurreko alkatetzak lanpostuen azterketa bat eskatu eta jaso zuen, eta han deskribatzen da udalaren antolamendu-egitura eta egitura funtzionala, eskumen-arloetan banatuta.

Herritarren Segurtasunaren Arloak babes esparru berezia barne hartzen du, eta harremana izatea gehienbat operatiboak diren kolektiboekin; horretaz arduratzeko, bada, berariazko dedikazioa behar da. Hori dela eta, justifikaturik dago berariazko zinegotzitza bat ezartzea, horren ardura eta kudeaketarako.

Horiek horrela, bada, eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu, gai horri dagokion eskumen esparruari loturik betiere: zuzendaritza, barne antolaketa eta jardueren kudeaketa, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa.

Eskuordetze-proposamena jaso duen pertsonak onartu egin duela jakin da.

Erabiliz ematen zaizkidan eskudantziak, honako hauen bidez eman ere: apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.3 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak) eta Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43, 44. eta 45. artikuluak (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren bidez),

DEKRETATZEN DUT:

Lehena.–Herritarren segurtasunaren gaietan, eskuordetze berezia egitea Oskar Oca Pérezi, dekretu honetan azaldutako moduan.

Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:

a) Eskuordetzeak ahalmen hauek barne hartzen ditu: zuzendaritza, barne antolaketa, jardueren kudeaketa eta gaiari buruzko proposamenak egitea, kanpo utzirik hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena eta aurrekontua kudeatzekoa; ahalmen horiek, hain zuzen, Tafallako Udaleko Alkatetzaren esku egonen dira.

b) Alkatetzak gordeko ditu hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio egintzak emateko ahalmena eta eskuordetutako eskumen bereziei buruzko informazio zehatza jasotzekoa.

c) Ulertuko da eskuordetzeak ez duela denbora-mugarik eta errebokatu arte iraunen duela.

d) Alkatetzak noiznahi berreskuratzen ahalko ditu eskuordetzan emandako eskumenak, edo eskuordetzea errebokatu dezake.

Hirugarrena.–Indarrik gabe uztea ekainaren 29ko 11/2023 Dekretua.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea zinegotzi ordezkari berezi izendaturiko pertsonari, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta Iñaki Sota Virtori ere.

Bosgarrena.–Eskuordetzearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat ikusgai jartzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

Seigarrena.–Dekretu hau igortzea Herritarren Segurtasunaren Arlora, Udalaren Idazkaritzara eta Aholkularitza Juridikora, jakinaren gainean egon daitezen.

Zazpigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Zortzigarrena.–Ezartzea eskuordetze honen eraginkortasuna sortuko dela dekretu honen datan, aurretik jasota geratu delarik eskuordetutako pertsonak kargua onartu duela.

Tafallan, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2415395