2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBARA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Orbarako Udalak, 2024ko urriaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Orbaran, 2024ko urriaren 21ean.–Alkatea, Virginia Arozarena Lerga.
Iragarkiaren kodea: L2415366