223. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Hirugarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2024ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Mendigorrian, 2024ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2415166