2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Mañeruko Udaleko alkateak, 2024ko urriaren 18an, osorik azaltzen den honako ebazpen hau eman zuen:
"Indarreko legediak alkateei ezkontza zibilak egiteko eskumena ematen die, besteak beste. Hala ere, eskumen hori eskuordetzan eman daiteke, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean eta Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan (43. artikulua eta hurrengoak). Horregatik,
EBATZI DUT:
1.–Elisa Gogorcena Esandi Udaleko zinegotziari eskuordetzea 2024ko abenduaren 28an ezkontza zibila egiteko eskumena.
2.–Jakinaraz dakiola eskuordetza eman zaion zinegotziari, behar diren ondorioetarako".
Mañerun, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2415285