223. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2024ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2025. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Eulaten, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2415178