223. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Gora jotzeko 24-01439 errekurtsoa, 2024ko plantilla organikoa onesteari buruzkoa, kultura eta gazteria teknikariaren lanposturako hizkuntza-eskakizunari dagokionez

Honen bidez, jakinarazten da gora jotzeko 24-01439 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Esteribarko Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 2024ko plantilla organikoa. Errekurtsoa, zehazki, kultura eta gazteria teknikariaren lanposturako hizkuntza-eskakizunari dagokio.

Beraz, interesdunak epatzen dira, baldin komeni zaiela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina.

Esteribarren, 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2415186