223. ALDIZKARIA - 2024ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Eskudantziak eskuordetzea udaletxea eraberritzeko obrak direla-eta

Enerizko Udalak, 2024ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, onetsi zuen ondotik ematen den erabakia. Hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

"1.–Onestea honako memoria baloratu hau: "Enerizko udaletxea eraberritzeko obrak" (Víctor Manuel Mier Mendiguchía arkitektoak idatzi du).

2.–Inbertsioaren guztizko gastua baimentzea, 109.122,00 euro, BEZa kanpo, 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren 1.1522.63200 "aurrekontu-aplikazioaren kargura ("Udaletxea eraberritzea").

3.–Kontratazio espedientea onestea, bertan jasotzen baitira lizitazioa arautuko duten kontratazioaren plegu arautzaileak, eta adjudikazio prozedurari hasiera emateko agintzea, prozedura irekiaren bidez.

4.–Horretarako, iragarkia argitaratuko da Nafarroako Kontratazioaren Atarian.

5.–Agintzea has dadila lizitazio-prozedura, baita espedientea bideratzea ere, kontratua adjudikatu arte.

6.–Alkatetzako titularrari eskuordetzea behar diren eskudantziak, honako obra-kontratu hau adjudikatzeko eta exekutatzeko erabakiak hartzeko: "Enerizko udaletxea eraberritzeko obrak".

7.–Eskuordetzea egiteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eskuordetzeak erabaki honen biharamunean indarra hartuko duen arren".

Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluan aurreikusitakoarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).

Eneritzen, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

Iragarkiaren kodea: L2415313