1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
431/2024 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, "Trikitixa" musika-tresnaren espezialitatea inskribatzen duena Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Espezifikoan, Tafallako Udal Musika Eskolak ematen dituen irakaskuntzen artean.
Tafallako Udal Eskolako Patronatuak, herri horretako Musika Eskolaren titularrak, eskaera egin du "Trikitixa" espezialitatea baimendu eta erregistratzeko ikastetxe horrek ematen dituen musika-tresnen irakaskuntzen artean. Eskaera hori dela instruitu den espedientea aztertu da.
Nafarroan musika eta dantza eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat.
Ikusita Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak aldeko txostena eman duela titularrak aurkeztutako proposamen pedagogikoa eta irakasleen titulazioak eskatutako baldintzetara egokitzeari buruz.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik.
EBAZTEN DUT:
1. "Trikitixa" espezialitatea inskribatzea Nafarroako Gobernuko Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Espezifikoan, Tafallako Udal Musika Eskolak ematen dituen irakaskuntzen artean (ikastetxearen kodea: 31007136). Inskripzioak 2023ko apirilaren 18tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan irakaskuntza horien eskaintzari buruz ikastetxeko titularrak egindako jakinarazpena.
2. Adieraztea ezen eskola horrek egun horretatik aurrera emanen dituen irakaskuntzak izanen direla Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, hain zuzen honako hauek:
Musika irakaskuntzak: Oinarrizko eskaintza, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatuko a), b) eta c) letretan ezarritako antolamenduari jarraikiz, musika-tresnen espezialitate hauekin:
akordeoia, klarinetea, zeharkako flauta, gitarra, gitarra elektrikoa, oboea, perkusioa, pianoa, saxofoia, trikitixa, tronboia, tronpeta, txistua eta biolina.
3. Titularrari gogoraraztea eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko diola.
4. Ohartaraztea eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko dela foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan.
5. Ebazpen hau Tafallako Musika Eskolako Udaleko Musika Patronatuari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ezertan galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak. Administrazio publiko ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
6. Ebazpen hau Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera igortzea.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko urriaren 10ean.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2414780