1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3825/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Jon Karlos Cirez Rubio jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, artxiboetako erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 87/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 908/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Horrela, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 282/2024 Ebazpenaren, apirilaren 8ko 1360/2024 Ebazpenaren eta ekainaren 6ko 2216/2024 Ebazpenaren bidez.
Azken izendapena egin ondoren, Eva Susana Artola Vela andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuenetik.
Azkenik, Martín Jesús Saragüeta González jaunak uko egin zion hautapen prozesuari, eta Luis Alfonso Adot Encaje jauna baztertuta gelditu zen, deialdiaren 2.1.b) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik.
Horren ondorioz, Jon Karlos Cirez Rubio jaunaren aldeko izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, bera baita izangaien zerrendan hurrengoa.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Jon Karlos Cirez Rubio jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, artxiboetako erdi mailako teknikarien lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 8731 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikia eta destinoa Lizarran duena.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 4an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2415005