221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3824/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira eta kontratazioa egitea bidezkoa dela ezartzen baita, gizarte langileen lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 2370/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 93/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 899/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Horrela, izendapenak egin ziren Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 1127/2024 Ebazpenaren eta ekainaren 19ko 2383/2024 Ebazpenaren bidez.

María Asunción Chueca Escribano andreari eta Virginia Landiríbar Rodríguez andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien gizarte langileen lanpostuan, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetako beste lanpostu finko batean ari zirelako lanean; María Aranzazu Irazoqui Iriarte andreak uko egin zion hautapen prozesuari.

Aurrekoa kontuan hartuta, izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, eta bertan sartu ziren Blanca Esther Viu López andrea, María Natividad Baquedano Galar andrea eta Maider Olleta Jiménez andrea.

María Natividad Baquedano Galar andreak eta Maider Olleta Jiménez andreak uko egin diote aipatutako hautapen prozesuari.

Azkenik, Lidia María Echarri Jaurrieta andreak, Ana María Herrero Esteban andreak eta Ana Isabel Pérez Moral andreak uko egin zioten hautapen prozesuari, eta María Carmen Illescas Ferreras andrea hautapen prozesutik kanpo geratu zen, deialdiaren oinarrian ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, 2.1.b) oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

Horren ondorioz, beste izendapen proposamen osagarri bat argitaratu zen, Raquel Aldaia Gorraitz andrea eta María Díez Aldama andrea sartuta, izangaien zerrendak hurrengoak direlako.

Adierazi behar da ezen, proposatutako izangaien artean, Blanca Esther Viu López andreak, ezinbesteko arrazoia alegatuta, epearen zenbaketa etetea eskatu zuela, aipatutako arrazoia desagertu arte.

Proposatutako gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena edo kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Raquel Aldaia Gorraitz andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gizarte langileen lanpostuan aritzeko.

2. María Díez Aldama andrea lan-kontratudun finkoaren araubidean eta lanaldi partzialean kontrata dadila ezartzea.

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 4an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, dagokionaren arabera, dagokion oinarrizko osasun laguntzako taldean.

Lan araubidean eta lanaldi partzialarekin kontratatuko den izangaiak, berriz, 2024ko azaroaren 4an sinatu beharko du kontratua Oinarrizko Gizarte Laguntzako Profesionalen Zerbitzuan.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Blanca Esther Viu López andrearentzat epearen zenbaketa etetea, egiaztatu duen ezinbesteko arrazoia desagertu arte.

6. Adieraztea María Díez Aldama andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, halaxe ezarrita baitago Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluan.

7. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Profesionalen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

8. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTU HUTSAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

ESKUALDEA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

ALDAIA GORRAITZ, RAQUEL

0073000

OSASUN DEPARTAMENTUA

CINTRUENIGOKO OOLT

FUNTZIONARIOA

CINTRUÉNIGO

EREMU EZ-EUSKALDUNA

X

DIEZ ALDAMA, MARIA

0070878

OSASUN DEPARTAMENTUA

AURIZKO OOLT

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LAN. PARTZ.

AURITZ

EREMU EUSKALDUNA

X

E B2

Iragarkiaren kodea: F2415002