221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Batzarre Nagusirako hauteskundeak

Aezkoako Batzarre Nagusiaren Ordenantzen 13. artikuluan ezarritakori jarraikiz, batzarrekideak hautatzeko deia egiten da. Hauteskundeak 2024ko abenduaren 22an, igandez, eginen dira.

EGUTEGIA

1. Hautagai-zerrenden aurkezpena: hautagaiak aurkezteko epea azaroaren 6tik 20ra bitartekoa da, biak barne. Aurkezteko interesa duenak inprimakiak hartu ahal ditu Batzarre Nagusiko Idazkaritzan edo Aezkoako herrietako edozein udaletxetan. Hautagai-zerrendak Batzarre Nagusiko idazkaritzan aurkeztuko dira honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara. Horiekin batera errolda agiria aurkeztuko da.

2. Alegazioak egiteko epea: azaroaren 22an, aurkeztutako hautagai-zerrendak paratuko dira udaletxe bakoitzeko eta Batzarreko iragarki-tauletan, eta alegazioak aurkezteko hamar egun naturaleko epea irekiko da. Epea abenduaren 2an (barne) bukatuko da. Erreklamaziorik baldin badago, Batzarre Nagusiak ebatziko ditu horretarako eginen duen bilkura berezian, eta ondoren ezagutzera emanen dira hautagaiak eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira.

3. Hauteskunde kanpaina: hauteskunde kanpaina hautagaien behin-betiko zerrendak argitaratzen direnean hasi eta abenduaren 20an bukatuko da (barne).

4. Hauteskundeak: udal bakoitzak hauteskundeen mahaiburua eta bi mahaikide, bai eta behar diren ordezkariak ere, izendatuko ditu. Mahaia bozketa hasi baino ordu erdi bat lehenago osatuko da. Abenduaren 22an, igandea, goizeko 09:00etatik 14:00ak arte, eginen da bozketa udal bakoitzak prestaturiko gelan eta hautesleei dagokien hauteskunde mahaian.

5. Alegazioak: abenduaren 24an, asteartea, hautagaiek lortutako emaitzak jendaurrean jarriko dira udaletxe guztietan eta Aezkoako Batzarre Nagusian, eta inpugnazioak aurkezten ahalko dira 2025eko urtarrilaren 3a arte (barne).

6. Batzarre Nagusiaren osaketa: hautatutako batzarrekideek Batzarre Nagusi berria osatuko dute 2025eko urtarrilaren 18an, larunbata, eguerdiko 12:00etan.

Ariben, 2024ko urriaren 21ean.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2415554