1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3821/2024 EBAZPENA, urriaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Antonio Azcona Arandigoyen jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, gidarien lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, ebazpenaren II. eranskinean zerrendatzen zirenetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 155/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 958/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamenak egin zituen. Proposamen horiek deialdiaren web-fitxan argitaratu ziren 2024ko otsailaren 23an, maiatzaren 17an eta uztailaren 3an, eta proposamenetako izangaien izendapena Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1142/2024 Ebazpenaren, ekainaren 6ko 2220/2024 Ebazpenaren eta 858/2024 Ebazpenaren bidez egin zen.
Horretarako zuen epearen barruan, Koldo Anaut López jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion, lanpostuaz jabetu zenetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetako beste lanpostu batean ari zelako lanean. Horiek horrela, 2024ko irailaren 26an, deialdiaren web-fitxan izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen, bertan Antonio Azcona Arandigoyen jauna sartuta, izangaien zerrendan hurrengoa zelako.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta egiaztatuta izangaiak betetzen dituela deialdian eskatutako baldintzak, bidezko da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Antonio Azcona Arandigoyen jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, gidarien lanpostuan aritzeko. Plantilla organikoan 68787 zenbakiarekin identifikatutako lanpostua esleitzen zaio, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko García Orcoyen ospitaleari atxikia, B gidabaimena izateko betebeharra eta destinoa Lizarran duena.
2. Izendatutako izangaiak 2024ko azaroaren 4an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 21300 Lizarra).
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko urriaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2415001