221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2025. urtean kirol eskolak antolatzen dituzten kirol klubentzako dirulaguntzen deialdiaren laburpena

DDBN (Identif.): 791745.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/791745).Alkatetzaren 2024ko urriaren 18ko 1708/2024 Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak:

Dirulaguntza ematea oinarritzen duen egoeran dauden kirol klubak, baldin eta deialdiaren 4. oinarrian aurreikusitako egoerak gertatzen badira, eta Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritako debeku-kausetako batean ere ez badaude.

Bigarrena.–Xedea:

Zizur Nagusiko kirol-instalazioetan abonatutako haurren kirol-jarduera sustatzea, hitzartutako kirol-diziplinetan, bai eta dirulaguntzaren deialdi honen indarreko epean sor daitezkeen beste diziplina batzuetan ere, horretarako hitzartutako tokiko kirol kluben bitartez, eta diziplina horietan fidelizatzea.

Klubek goragoko kategorietako taldeak eta parte-hartzaileak eduki ahal izatea eta behar izatea erraztea, eta, aldi berean, pertsonak eta taldeak maila altuan parte hartzera iritsi ahal izatea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen deialdi publikoa, norgehiagoka-erregimenean, 2025ean kirol-eskolak antolatzen dituzten Zizur Nagusiko kirol klubentzat.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

181.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Zizur Nagusian, 2024ko urriaren 18an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2415300