221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Murugarrengo UE-MUG-8 unitatea birpartzelatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Deierriko Udalak, Alkatetzak 2024ko irailaren 5ean eman ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi zuen:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Murugarrengo UE-MUG-8 unitatearen birpartzelazio proiektua, hasiera batez onetsi baitzen Alkatetzak 2024ko ekainaren 20an emandako ebazpenarekin. 2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa.

Bigarrena.–Birpartzelazio espedientearen behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Jabetza Erregistrora igortzea Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria, bai eta behar bezala eginbidetutako birpartzelazio proiektuaren ale bat ere, inskriba dadin, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

Aritzalan (Deierri), 2024ko urriaren 17an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2415172