2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsonei edo familiei zuzeneko prestazio ekonomikoak emateko. Laburpena 2025
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 791831.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/791831).
Helburua eta xedea.
Deialdi honen xedea da ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Laneko profesionalen jardunaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.
Eskatzaileen betebeharrak: 4. oinarria.
Onuradunak. Larrialdietarako laguntza hauek eskuratzen ahalko dituzte norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean eta 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Zenbatekoa. Laguntzetarako dagoen diru zenbatekoa, guztira: 20.000 euro.
Eskabideak aurkezteko epea. Larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoaren eskaerak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urtebeteko epean zehar, abenduaren 31 arte, aurrekontuan behar den dirua badago.
Vianan, 2024ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2415319