2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Jaiotzagatiko dirulaguntzen deialdia. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 791151.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/791151).
Valtierrako Udalaren deialdia, jaiotzagatiko dirulaguntzak emateko. Dirulaguntza hauen onuradun izanen dira Valtierrako Udaleko bizikidetza-unitateak, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean adingaberen bat jaiotzen bada beren baitan, eta betetzen badituzte, dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak.
Valtierran, 2024ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2414982