2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
Deialdia, jantokirako dirulaguntzak emateko herriko haurrei. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 791053.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/791053).
Deialdiaren oinarriak Untzueko Udalaren egoitza elektronikoan daude: https://unzue.sedelectronica.es/info.0.
Dirulaguntza emanen da Untzuen erroldatuta eta Garinoaingo haur eskolan eta Barasoaingo haur eta lehen hezkuntzako eskolan matrikulatuta dauden haurren jantokiko gastu justifikatuak ordaintzeko.
Eskabideak 2024ko azaroaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Untzuen, 2024ko urriaren 15ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2414955