2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Jendaurrean jartzea
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezia aldatzeko proposamena, udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe. Aldaketak eragiten dio 5. poligonoko 280. etxe-sailari (plan honetatik kanpo geratzen dira 1129., 1130., 1131., 1132., 1133., 1134., 1138. eta 1801. lurzatiak, Misericordia kaleko 2 zenbakia eta doña María Ugarte kaleko 2, 4, 6, 8 eta 12 zenbakiak), eta Javier Celaya Jiménezek sustatu zuen, 2024ko ekainean aurkeztu eta Efrén Munarriz Clemos arkitektoak idatzitako proiektuaren arabera.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, bai eta Tuterako Udalaren iragarki-taula elektronikoan ere, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2415174