221. ALDIZKARIA - 2024ko urriaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jendaurrean jartzea Frontoi kaleko 7an (1. blokea) dagoen eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko plan berezia eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Frontoi kaleko 7an (1. blokea) dagoen eraikinaren irisgarritasuna hobetzeko plan berezia, bai eta plan berezi horrek ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakakoa ere, horiek okupatzea edo eskuratzea behar-beharrezkotzat jotzen baita. Hona hemen zerrenda:

KODEA

FINKA

TITULARRA

UKIPENAK

KATASTROKO DATUAK

ZORTASUNA

JABARI OSOAREN OKUPAZIOA

ERREGISTROAK

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

POLIGONOA

LURZATIA

LUR MOTA

m.l.:

m²

m²

Unit.

m²

m²

23446

Rafael Jiménez Sanjuan

39,18*

UNO-8**

39,18

39,18

3

641

Biltegia

*Lokal osoa okupatuko da.

Lurzatiaren zedularen arabera, lokalak 38,00 m²-ko azalera du. Erregistroko ohar soilaren arabera, lokalak 39,18 m²-ko azalera du.

Irisgarritasuneko Plan Berezian aurkeztutako agiri grafikoen arabera, lokalak 34,74 m²-ko azalera erabilgarria du.

** Erregistroko ohar soilaren arabera, lokalaren izena UNO-8 da. Irisgarritasuneko Plan Berezian aurkeztutako agiri grafikoen arabera, lokalak 9 zenbakia du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktua argitara emanda Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan. Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean egonen da, inork azter dezan edo egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan, ondasun horien okupazioaren edo haien gaineko eskuragarritasunaren bidezkotasunari eta haien egoera material edo legezkoari buruzkoak barne.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2415122