2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
UE-38 eremuaren ingurunean biribilgune motako bidegurutze bat egiteko obra proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea. Jendaurrean jartzea
Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko urriaren 11n egindako bileran, erabaki hau hartu zuen; hona hemen, hitzez hitz, haren xedapena:
Lehena.–Hasiera ematea UE-38 eremuaren ingurunean biribilgune motako bidegurutze bat egiteko obra proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetze espedienteari. Orobat, onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzen dira, aipatu proiektuaren onespenari loturik.
Bigarrena.–Hasiera batez onestea proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza, eta jendaurrean jartzea hamabost eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Halaber, ohartaraztea udal bulegoetan (4. solairuan) daudela interesdunen eskura proiektuaren eta espediente osoaren kopia bana, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izateko.
FINKA ZENBAKIA | JABEA | DESJABETUTAKO AZALERA m² | ALDI BATERAKO OKUPATUKO DEN AZALERA m² | KATASTROKO DATUAK |
Poligonoa | Lurzatia | Erabilera/laborantza mota |
TUTERAKO UDAL-MUGARTEA |
TU-01 | JESÚS ARCOS MARÍN | 120,15 | 293,22 | 33 | 87-A | UREZTALURRETAKO ALORRA |
TU-02 | JOSFINA RUPÉREZ PÉREZ | 520,92 | 235,93 | 33 | 86-A | UREZTALURRETAKO ALORRA |
TU-03 | GONZALO MONGUILLOT GARCÍA (20%) ISABEL ROSA MONGUILLOT ABETI (20%) M.ª ASUNCIÓN CARMEN MONGUILLOT ABETI (20%) FRANCISCO JAVIER MONGUILLOT ABETI (20%) MARIA TERESA MONGUILLOT ABETI (20%) | 295,31 | 307,83 | 33 | 81-A | UREZTALURRETAKO ALORRA |
TU-04 | ROSA MARÍA SANZ VILLAR | 661,41 | 257,95 | 32 | 35-A | UREZTALURRETAKO ALORRA |
TU-05 | ROSA MARÍA SANZ VILLAR | 246,93 | 0 | 32 | 35-B | LARREAK |
Hirugarrena.–Behin-behinekoz deklaratzea proiektuaren gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren onura publikoa eta okupazioaren beharra, desjabetzearen ondorioetarako, aipatu proiektuaren onespenari loturik.
Laugarrena.–Nafarroako Gobernuari eskatzea desjabetzeak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2024ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2414975